2018(e)ko maiatzaren 25(a), ostirala

EKOSISTEMA WIKIPEDIA

Ekosistema



Sabana Ngorongoro parkean, Tanzania.

Baja California eskualdeko basamortuko floraCataviñaMexiko.
 Ekologian, ekosistema ingurune jakin bateko osagai fisiko eta biologikoek osatzen duten sistema da. Oro har, ekosistema batean ingurune fisikoa edo  biotopoa (hau da, faktore  abiotikoak: tenperatura, hezetasuna, lurzorua, ura, etab.) eta elementu biotikoak edo biosenisia (landareak, animaliak), ingurune berean kokatuta egonik, elkarrekin harremanetan daude, sistema bat osatuz.
Ekosistema biotopo batek eta bertan bizi den biozenosiak osatzen duten sistema da:
Ekosistema = Biotopoa + Biozenosia
Beraz, toki jakin batean elkarrekin harreman estua duten bizidunen multzoak (biozenosia) eta haren ingurumenak (biotopoa) osatzen duten sistema da ekosistema.
Munduko ekosistema guztiek beste sistema handiagoa osatzen dute:  biosfera
Ekosistemaren kontzeptuaren ideia nagusia da izaki  bizidunek inguruan duten elementu fisiko bakoitzarekin elkarrekintzak sortzen dituztela.  EugeneOdumen definizioa hau da: "Gune jakin bateko organismo guztiak (alegia, "komunitatea") eta ingurune fisikoarekin dituzten elkarrekintzak barne hartzen duen unitatea, bertan sortutako energia-fluxuaren ondorioz egitura trofiko argiak, aniztasun biotikoa eta materialen zikloak agertzen direlarik. 
Ekosistema sistema irekia da, kanpotik energia eta materia jasotzen duena. Ekosistema barruan dauden bizidun desberdinak maila desberdinetan antolatzen dira ekosistema barruan, eta materia eta energiaren fluxuan funtsezko zeregina burutzen dute. Laburbilduta, ekosistema batean dauden bizidunak 5 maila trofikoetan sailkatzen dira:
  • ekoizleak: organismo autrotrofoak dira, energia hartzen dutenak eta materia inorganikotik abiatuta materia organikoa sintetizatzen dutenak ( landareak eta hainbat  mikrobio)
  • kontsumitzaile primarioak: organismo  heterotrofo belarjaleak dira
  • kontsumitzaile sekundarioak: organismo heterotrofo haragijaleak dira
  • deskonposatzaileak: materia organikoaren deskonposizioa egiten dutenak, materia inorganikoa sortuz;  bakterioak eta  onddoak dira
  • eraldatzaileak: konposatu inorganikoak organiko bihurtzen dituzte, ekoizleek konposatu organiko horiek gero erabil ditzaten; bakterio batzuk daude multzo honetan.
Ekosistemak ez dira estatikoak, dinamikoak dira eta denboran zehar eboluzionatu egiten dute, klimaxera iritsi arte. Ekosistemen eboluzioa  segida ekologikoen bidez garatzen da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina