2018(e)ko maiatzaren 10(a), osteguna

ZER DA EKOSISTEMA?

Ekosistema ingurune jakin bateko osagai fisiko eta biologikoek osatzen duten sistema da. Beste era batera esanda, ingurune batean beren artean erlazionatzen diren izaki bizidun eta elementu bizigabeen multzoa da.
Ekosistema batean ingurune fisikoa (arrokak, lurzorua, ura, etab.) eta elementu biotikoak (landareak, animaliak), habitat berean kokatuta egonik, elkarrekin harremanetan daude eta sistema bat osatzen dute.
Nagusiki, bi ekosistema mota aurkitzen dira gure inguruan, lehorreko ekosistemak eta uretako ekosistemak:
  • Lehorrekoak klimaren arabera sakabanatzen dira Lurreko azaletik.
  • Uretako ekosistemak,  bestalde, ura biotopo dutenak dira, hala nola, itsasoak, ozeanoak, ibaiak, lakuak, zingirak, etab. Horiek bi multzotan banatu ditzakegu: itsas-ekosistemak eta ur gezako ekosistemak.

iturburu2.jpg
ur gezako ekosistema

basoa.jpg
lehorreko ekosistema

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina